Estudioa


Arkitene Proiektuak gara, arkitektura eta barne diseinu estudioa.

Tolosako (Gipuzkoa) alde zaharrean kokatuta dagoen arkitektura estudio gazte eta dinamikoa gara. Barne diseinu eta arkitekturako lan teknikoak egiten ditugu, bai etxebizitzetan, lokaletan, dendetan, bulegoetan, hoteletan, jatetxeetan, komunitateetan eta abarretan.

Arkitene Proiektuak taldea eta bere kolaboratzaile sarea elkarlanean aritzen dira bezeroarekin eta beren ideiarekin, proiektu bakoitza espazio berezia, erakargarria eta hobetua bihurtzen duten soluzio berriak eskainiz.

Jone Azaldegui Balda - ARKITEKTOA
Egituren patologia eta birgaitze masterra
Eraikuntza jasangarria eta energia eraginkorrean espezialista
  • Arkitene, estudio de aquitectura y diseño interior Tolosa
  • 03
  • 02
  • 01

Arkitektura argia formarekin duen topaketa da


LE CORBUSIER

ZERBITZUAK

Zer egin dezakegu zuretzat?

01. HITZ EGIN


Proiektu bakoitzera egokitutako zerbitzua eskaintzen dugu.

02. PROPOSATU


Bezeroaren oinarrizko ideiatik abiatuta soluzio berriak diseinatzen ditugu.


03. PLANIFIKATU


Obra gauzatze egoki bat izateko egin beharreko lan guztien azterlana egiten dugu.

04. BURUTU


Xehetasun guztiak kontutan izanik bideratzen dugu obra zuzendaritza.

Aholkularitza teknikoa

Proposamen arkitektonikoen azterketa zehatzak egitea.

Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa ezagutzeko obraren gutxi gorabeherako aurrekontua lortzea.

Eraikuntza

Eraikuntza mota guztietako proiektuak aztertu, osatu eta bideratzea. Hasierako zirriborroetatik kudeaketa osoa lanen amaiera arte.

Aurreproiektua, Oinarrizko Proiektua, Exekuzio Proiektua eta Eraikuntza Zuzendaritza.

Birgaitze lanak

Eraikinen birgaitze, sendotze eta zaharberritze proiektuen azterketa, osaketa eta obra lanen kudeaketa.

Egitura errefortzuak, fatxada eta estalkien zaharberritze eta sendotze lanak, igogailu berrien ezartzea, oztopo arkitektonikoak ezabatzea.

Berritze lanak eta barne diseinua

Etxebizitza, denda, bulego eta abarren barne berritze proiektuak. Egin beharreko obra lanen kudeaketa eta koordinaketa osoa.

Barne diseinuari buruzko azterketa eta aholkularitza.

Proposatutako proiektuaren ulermena hobetzen duen 3D irudiak.

Lizentzi eta baimenen kudeaketa

Jarduera berriak ezartzeko lizentziak lortzeko beharrezkoa den dokumentazio osaketa.

Etxebizitza edo lokalen segregazio proiektuen kudeaketa osoa.

Txostenak

Energia eraginkortasun ziurtagiriak (EEE)

Eraikinen ikuskapen teknikoak (EIT)

Eraikuntza patologien txostenak

GURE LANAK

Proiketu nabarmenduak

 
INSTAGRAM

Azken nobedadeak